Friday, September 28, 2012

Hiru faseetan eman beharreko laguntzak...


 

Irakurketa-prozesuaren hiru aldi horietan testua ulertzeko oztopoak ager daitezke eta, hartara, laguntza ematea funtsezkoa izango da. 

Irakurri aurretik, esaterako, testuaren edukiari buruzko aurretiko ezagutzarik ez izatea edo gutxi jakitea gerta liteke; hortaz, zenbait alderditan sakondu egin beharko da eta informazio osagarria eman. 

Irakurri bitartean, berriz, zenbait hitz ezezagunek eragotzi dezakete testua behar bezala ulertzea eta, beraz, azaldu egin beharko dira; 

eta irakurri ondorengo fasean, azkenik, irakurlea irakurritakoa eskema koherente batean antolatzeko gauza ez bada, berriro irakurri beharko da testua eta koherentzia ematen dioten elementuei erreparatu.




Kontuan izan behar da, halaber, idatzitakoaren gaineko ulermen-jarduerak eta beste hizkuntza-trebetasunak elkarlotuta daudela eta, beraz, batzuek besteei eragiten dietela: irakurri egiten da idazteko, irakurri egiten da besteekin hitz egiteko, irakurri egiten da ahozko azalpena prestatzeko …
Irakurketa-jarduerak, beraz, ez dira isolaturik proposatu behar, baizik eta zentzua eta esanahia emango dien testuinguruaren baitan eta sekuentzia didaktiko konplexuagoetan txertatu. Esaterako, Ingurunearen Ezaguera arloko proiektuak gauzatzeko, ikasleek informazio-testuak edo jarraibideak irakurri beharko dituzte eta informazioa laburtzeko jarduerak egin. Tutoretza saio batean, adibidez, elkarbizitza gai bati buruzko mahai-ingurua proposatuz gero,
IKASTEKO IRAKURRI. Ikastetxea. Ikasgela
13
ikasleek, lehendabizi, informazioa bilatu beharko dute eta informazio hori hautatzeko, interpretatzeko edota beste informazio batzuekin alderatzeko jarduerak egin beharko dituzte.
HIRU ALDIEI LOTUTAKO ESTRATEGIAK


Modu eraginkorrean irakurtzeko, irakurle konpetenteak burutzen dituen irakurketaren hiru aldiei lotutako estrategiak garatu eta landu behar dira. 

Hiru fase horiek oso kontuan hartu behar dira ikasgelan eta modu koherentean eta planifikatuan landu arlo guztietan.


 Honako hiru aldiei dagozkie irakurketa-prozesuaren hiru faseak:

i







Irakurri aurretik:

• Irakurketaren helburua zehaztea. Zertarako irakurriko den zehaztea.
• Testuaren esanahiaren inguruko hipotesiak eta jakin-mina aktibatzea.
• Testuaren edukiaren inguruan aurretiazko ezagutzak aktibatzea.
• Aurreikuspenak eta hipotesiak adieraztea.


Irakurri bitartean:


Hipotesiak etengabe adierazi eta egiaztatzea.
• Irakurritakoaren gaineko galderak egitea.
• Testuak irakurritakoan sortzen diren zalantzak argitzea.
• Irakurritako atalen edukia laburbiltzea.
 

Irakurri ondoren:

• Irakurritakoa laburpen, eskemen eta buru-mapen bidez berrantolatzea.
• Irakurritakoa berrerabiltzea eta ezagutza berria eraikitzea.